XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ik esan akidak; nik nola esango diat ba?.

- Tia, utsian emango diat: bost duro.

Utsian ematea zan ori, bañan:
- Geiegi dek... lau ba'litz....

- Ez, bost.

-... Ondo ziok....

Bostekoa alkar eman da, maiatzerako aldaketa egiteko geratu zan Joxe.

Au ez da oraingo kontua; gerra aurreko gertakizuna da.

Ba'dira onezkero ogei ta amar urte.

Prankotarrak sartu ziranean, Upeltegi'ko Joxe kanposantura goiz batean eraman eta lau palanjistak: pan-pan! lau tiro eman eta seko utzi zuten.

Alargun bat eta lau umezurtz utzi zituan gizarajoak.

Zergaitik?.

Nazionalista omen zala ta.

Orain dala gutxi, guardiazibillak oraindik bizi diran goiko etxe berri aren etxabe berean ari zan lanean Joxe.

Upeltegi'ko Joxe zanaren semerik zarrena.

Larrabide'ko Anjel sartu zanean, bostak inguru izango ziran.

Lana zala, dantza zala, ari ziran biak izketan.

Alako batean Anjel'ek esan zion:
- I, zer aiz, Joxe?.

Joxe arrituta geratu zan; uste gabean alako galdera!.

- Zer naizen, zer?....

- Politika arazoz, alegia....

- Zer izango nauk... Ba'dakik ik, abertzalia.